Durangoko  Liburu aurkezpena

Hau idatzi digu Ainara Maia-Urrozek

Durangoko aurkezpenaren irudi eta bideoren bat igortzen dizkizuet...lehenik, zer den HATSAREN POESIA azaldu nuen eta nire
HATSAko lehen olerkia irakurri  (2001eko ENE MAITEARI), eta gero gainerako zazpi HATSAkidek irakurri zuten:- Marisa Arruabarrena- Eneko Apaolaza- Amaia Arantzeta- Asel Luzarraga- Matxalen Bezos- Ibon Zubiela. Zortzigarren HATSAkidea Carmen Valois zen eta argazkilari lana hartu zuen.Gurekin ere Joseba Aurkenerena zegoen entzule gisa...Eta bukaeran denok GURE HATSA kantua abestu genuen... eta datorren urterako liburuan parte hartzeko deia ere egin nuen...Hona hemen olerki eskaeraren gutuna :

Olerkari maitea: 

Datorren urteko 24. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatzen dugu beste behin ere, Durangoko Azoka gainean dugun honetan; bide batez erran, heldu den abenduaren 8an arratsaldeko 18:00etan aurtengo liburuaren aurkezpena eginen dugula Durangoko azokaren Ahotseneako Musika-eskolaren gunean. Gonbidaturik zaudete!Beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea datorren urteko HATSAREN POESIA liburuan, eta posta elektroniko honekin batera, oroitu nahi dugu datorren urteko sar-hitza aspaldi hatsakide dugun Joseba Aurkenerenari egokitu zitzaiola zoriz, eta datorrenurteko liburuaren azalerako edozein proposamen jasotzeko prest gaudela. Zuei denoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu:

1. Olerki bat bederen igorri, edo bizpahiru gehienez ere bidal diezagukezu, etahorrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro. Horrez gain, berria bazara Euskal poeten bilgune honetan, labur-labu idatzi biografiaren azpian zer den zuretzat poesia.

2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke.Azken epea bidaltzeko 2022ko Urtarrilaren 15a izanen duzue, eta bi modu duzue horretarako:1. helbide elektroniko honen bidez: hatsarenpoesia@gmail.com2. posta arruntez: Eliza kalea 10, 5. ezker, 20302 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak apirilaren lehen igandez, ohitura den bezala, 2022ko apirilaren 3an, 'Hatsaren Poesia' egunean publikatuak izanen dira, eta egun hori behin-behinekoz gordeko dugu liburuaren aurkezpena egiteko.Zure inguruan diren olerkari idazleei mezu hau ZABALDU, otoi! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!

URTEXAHARRA ONTSA BUKA ETA HOBEKI HASI URTEBERRIA!

Hatsa elkartea

Oxtikenia Butrun karrika

64310 Senpere,

Lapurdi, Euskal Herria
Bideoa hemen


*******


HATSAren POESIAren tailerra Urnietan
       Iñaki Bastarrikarekin

Azaroko poesia tailerra Urnietan (Gipuzkoa) egitea proposatzen dugu.
Urnietako herrigunean hain zuzen. Ibilbide hori egiteko gidalerroa hau izango da: Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren lana. Gogorarazi behar dugu Urnietan bizi izan zirela urte askoan, eta lur ere bertan eman zitzaiela. Ibilbideak ordu bete inguru iraunen du, gutxi gorabehera.
Etorri nahi dutenek, nahi badute, ekar dezakete hiru aditzekin egindako olerkitxo bat eginda. Aditzak hauek dira:  galdetu, etorri, aurkitu. Hiru aditz horiekin eratu baitzuen Xabier Letek bere lehen olerkia.
Abestiren bat eman nahi duenak ere, bere tartea izanen du.
Ibilaldiaren ostean, nola ez, taberna batean zerbait (beroa) hartuko dugu, azaroaren amaieran eskuarki  ez baitu uda beteko berorik egiten.
Elkarretaratzea Urnietako tren geltokian (renfe) egin dezakegu. Azaroaren 27an, larunbatarekin, 15 ordutan.
Sarri artio, hatsakideok!

Izenak igorri helbide honetara:
olerkibilduma@sfr.fr


Tailerraren Kronika

         Arantza, Ainara, Maria Angeles, Carmen, Auxtin, Marisa, Inaki

Etorri, galdetu, aurkitu

Urnietako olerki tailerrera etorri,
eta, ez dugu ezer galdetu,
baina, asko baino askoz gehiago ezustekoak aurkitu:
bihotzeko eguraldi eguzkitsu bat trumoietan,
Lurdes eta Xabierren presentzia ixila kale guzietan,
beren irriak eta gureak nahasturik hilerrietan,
Lurdesen ahizparen harrera goxoa gure begien aurrean,
epeltasuna eta xokoletesnea Iñakiren ohantzean,
Ainara, Auxtin, Arantza,
Carmen, Iñaki, Marisa lagunen oihartzun beroak,
kazkabarren haraindian.

Bai, asko dugu aurkitu!
zer gehiago galdetu?
Gure zorionarentzat, beharrik , Iñaki,
zure ikustera garela Urnietara etorri!

                             Auxtin

Eta bai, beharrik joan nintzela zuen artera Urnietara kanpoko elur, euri eta kazkabarrak lagundurik ene barneko negar-uholdea. Beharrik joan nintzela iragan azaroaren azken larunbatean Irundik Urnietara ene ama, anaia, koinata eta ilobekin anaiaren urtebetetze-bazkarian goxo egon ondoren. Beharrik joan nintzela lagunarte poetiko hartara barneko tristura barre bilakatzeko. Ene bihotza beharbada ez da guztiz sendatuko, Uruguaitik itzuli nintzenetik maiteminez, zazpi urte pasa direlakotz et
a oraindik haren mira dut.

Eta bai, beharrik Urnietara joan nintzela azaroaren 27ko arratsaldez, eta Lurdes eta Xabier poeta-kantarien maitasunezko jardina miresteko, Lurdesen ahizpa Maria Angelesen abegi onez gozatzeko eta ahazteko malurrak.

Irun hiria poesia lehiaketan saridun ez izatea ni etsitu ninduen, eta pentsatu nik idatzitako poesia ez zela baleko besteendako; eta ez nuen gogo handirik Hatsaren Urnietako poesia-tailerrera joateko. Egia da, ez dut lehiaketen sarean ito behar, baina egia da, bestalde, literatur sariketetan irabazle izandakoan, aitortza publiko horrekin bazarela nor euskal literaturan. Bien bitartean, paperak eta liburuak hamaika aterako ditugu, baina aitortza publikorik gabe nekez izango gara nor euskal literaturan, eta bazterreko poetak izaten segituko dugu. Xabier Lete Irunen ere omendua izan zen, eta hura bai izan zela saritua! Hura bai poeta...

Eta bai, beharrik zuen artera bildu nintzen Urnietan, eta poesia idatziz, irakurriz eta marraztuz batera, barre egin genuen txokolate beroa edan genuen.

Eskerrik asko, Iñaki!

               Ainara    2021/11/27


Su hatsa"ren  Erakusketa 
Irissarin





Irisarriko "Ospitalea"n, Azaroaren 17 an, Estreina egunean.
Oroitzapen berezi uros bat


HATSAren POESIAren tailerra Iruñean:


              Iruña 2021 Urria 30ean,

              Gaur goizean txango ederrean

              anai-arreben artean desio bat:

              urretxindorra ikustea.


              Abiatu gara ba Takonera lorategietara

              ostoz tapatutako lurra zapalduz.


Eta Garayerri gorazarre eginez

"Nafar uskaldunari" ekin diogu gogotsu

musikarik gabe,

ur soinua lagun,

Julianen begirapean

amalurrarekin bat eginez

                        Carmen Valois








Gaia :

"Julian Gayarreren sorbalda gainean pausaturiko urretxindorra"

Goizean: 10:30ean Gaztelu Plazako kioskoan bilduko gara.

Goizean: 11:00etan kafea Iruña Kafetegian
Goizean: Takonera parkera ibilaldia, Julian Gayarreren iturriraino
Eguerdian: Bazkaria Geltoki Tabernan, 25 euro, 14:30ean.
Arratsaldean: Poesia tailerra, Geltoki-n bertan (autobusen geltoki zaharrean). Lekua erreserbatuta 18:00ak arte.
GEHIENEZ 10-12 lagun, geletan jende gehiagorentzat lekurik ez baitago.

Larunbata izanik Iruñeko leku guztietan asteburuko menua dute eta badakit jende asko diruz gaizki dabilela, baina uste dut beste lekuetan edo prezio bera eskatuko digutela edo gehiago. Baten batek arazoak izango balitu hori ordaintzeko, ikusiko genuke nola egin denon artean laguntza emateko. Goizeko kafearena, nire kontu.


Biltzeko ordua, 10:30ean, Kioskon, edo 11:00etan kafetegian jarri dut, jendeari denbora emateko Iruñera iristeko. 

  Juankar Mugartza

****************************






HATSAren POESIAren tailerra Urnietan
       Iñaki Bastarrikarekin


Azaroko poesia tailerra Urnietan (Gipuzkoa) egitea proposatzen dugu.
Urnietako herrigunean hain zuzen. Ibilbide hori egiteko gidalerroa hau izango da: Xabier Lete eta Lourdes Iriondoren lana. Gogorarazi behar dugu Urnietan bizi izan zirela urte askoan, eta lur ere bertan eman zitzaiela. Ibilbideak ordu bete inguru iraunen du, gutxi gorabehera.
Etorri nahi dutenek, nahi badute, ekar dezakete hiru aditzekin egindako olerkitxo bat eginda. Aditzak hauek dira:  galdetu, etorri, aurkitu. Hiru aditz horiekin eratu baitzuen Xabier Letek bere lehen olerkia.
Abestiren bat eman nahi duenak ere, bere tartea izanen du.
Ibilaldiaren ostean, nola ez, taberna batean zerbait (beroa) hartuko dugu, azaroaren amaieran eskuarki  ez baitu uda beteko berorik egiten.
Elkarretaratzea Urnietako tren geltokian (renfe) egin dezakegu. Azaroaren 27an, larunbatarekin, 15 ordutan.
Sarri artio, hatsakideok!

Izenak igorri helbide honetara:
olerkibilduma@sfr.fr




"Su hatsa"ren  Erakusketa 
Seguran



A. ETXEBERRIASEGURA.Martes, 21 septiembre 2021, 00:30Auxtin Zamora idazlearen 'Su-hatsa' erakusketa ikusgai dago Ardixarra etxean. Erakusketan ikus daitezke zenbait euskal idazleen 2021eko idatziak, Hatsa elkarteko kideek aukeratuak. Idatzi bakoitzak aluminioz egindako forma magmatiko bat dauka alboan.
Erakusketa urriaren 7a arte egongo da zabalik, asteburuetan, turismo bulegoaren ordutegietan: ostiralean 17:30etik 19:30era. Larunbatean, 11:00etatik 14:30era, eta 16:30etik 19:30era. Igandean, 11:00etatik 14:30era.
 Auxtin Zamora Durruty Senperen jaio zen 1943an. Amona Segurakoa zuen eta motibo horrek eraman du erakusketa Segurara ekartzea. Idazle eta poeta, euskaltzain ohorezkoa da 2018tik. Hatsa elkartearen sortzailea, elkarteko kideek euskal idazleen testuak aukeratzen dituzte eta gero berak magmatiko forma batzuekin osatzen du erakusketa. Aluminioz egindako forma hauei dagokionez, Auxtinek dio «aluminio urtua segundo batez gogortzen da, forma ezberdinak hartuaz. Suertearen laguntzarekin egin ditut forma hauek, sumatuaz suerte hitza suaren familiako dela. Ulertuaz, gainera, suak bere erdian sortzen dituen magmatiko formetatik datorrela bizia, hau da, unibertsoa, lurra edo airea» 

Bideoa(Goierri Irrati Telebista)


"Su hatsa"ren olerki tailerra



Erakusketaren azken egunean



''Su-hatsa'' erakusketaren azken egunean, "Sua" gaiarekin, 7 parte hartzaleen artean, gain gainetik, olerki tailer aberats eta oso zinpatiko bat iragan dugu. Momento zoriontsu bat, luzaz ahantziko ez duguna !
Senpereko herriaren  xoko misteriotsu batzuetan ere ibili ginen: Caupenne d'Amou-ren gaztelu barnean bai eta Utsalaiko zubiaren gainean ere , hor baiginuen hitz ordu bat Laminekin. Urdazuri bazterreko beren betiko egoitzan, tinko, hor ziren gure entzuteko etorriak, eta, gure eskertzeko, eguzkiaren izarnudara bat ere uraren mirailaren gainean  igorri ziguten.

Orai datoren tailerra Urriaren azken larunbatean Iruñean  iraganen da Juan karlos Mugartza-ren ardurapean.
2022 urtean ere Ilabeteko azken larunbata guziez, tailerrek segituko dute .
Egutegia aurretik egituratzeko, tailer bat kudeatu nahi duenak, izena eman biezat  eskatzen dut .
(olerkibilduma@sfr.fr)
                                          Auxtin Zamora


****************************************


"Su hatsa" erakusketa  Larraldean 


Estreinaldia egin zen Abuztuaren 10 ean
Hona hemen Auxtinen aurkezpena  :

Aluminio urtua, zegunda batez gogortzen da, hartuz nun ixuria izan den hutsdura edo tokiaren forma . Suertearen laguntzarekin egin ditut itxura hauk, susmatuz, sua suertearen familiakoa dela, (jatorriz euskaraz izen bera dute),ulertuz ere instintoki,  suak bere erdian etengabeki sortzen duen, magmatiko muduetatik :unibertsoa, lurra, airea, ura.. ots ezin ulergarria den bizia datorrela. Erakusketa honetan nahi izan ditut ere itxureri lotu, suerteak fantasmagorrizko munduen erdian sortu dituen Hatsa elkarteko aurtengo 114 idazleen sentipen amets idatziak. Eskerrak sakonetik beraieri . Orai zueri da erakusketa honeri sorkuntza berri baten ematea, zueri, itxurek eta idatziek sentiarazten liezazukenarena, aurkitzea.

Hatsa elkartea sortu zelarik pentsatu ginuen parte hartzale guzieri gorosti landare baten eskaintzea . Landare horiek ze bilakatu dira ???. Dakitana da Enaut Etxamendi eta nere etxean asko haunditu eta edertu direla eta horrek asko zoriontzen gaituela.

Geroztik Larraldean ere duela bi urte Hatsa elkartearen iraupenaren zinbolo bezala , landatuak izan ziren gorosti eta mizpira ondo bat , biak desagertuak dira, bat ebatsia bestea ihartua.

Baina geroztik ezin sinetsia den gertakizun bat jalgi zaigu, hau da, mizpira eta gorostia landareen ordez, leku berean, sahatsa zuhaitzxka bat sortu zaigula !.Bai …bai..: .sa ''hatsa'' bat , haur bat bezala...dena ,''hatsa''z betea.



Hona hemen  Ainararen  kronika (https://www.facebook.com/hatsa.poesia.1)

"Hatsa"ren eguna

Garai honetan, zahar izatetik berriz haur izaterako bidean naizelako, usu, suarekin harremanetan sartzea maite dut. Batzuetan, bere sufre irakituaren ausikiekin min egiten dit, eta beste batzuetan, bere mihise lama troxatzaileekin, goxaduraz, erdi lo-kuluxkan ezartzen.(Auxtin Zamora)

Iragan agorrilaren 10ean, HATSAren bigarren egun bat ospatu genuen, gure lagun olerkariak behin eta berriz aurkitzeak hatsegin handi bat ematen baitigu, eta eskerrona bertaratu ziren guztiei. Etortzea ezinezkoa zutenengan ere pentsatu dugu, eta bihoakie horra egunaren kronikatxoa.

Hatsaren Poesia liburuaren urteroko aurkezpena eginik, oraingoan uda usainez askoren oporraldian, agorrilaren 10ean arratsaldeko bostetan Auxtin Zamorak Larraldean hilabete osoan zehar erakusgai egonen dena aurkeztu digu: liburuko 110 poeton esaldi banarekin SU-HATSA izeneko erakusketa poetiko-eskulturala osatu du aluminioz.

2021. urteko ''Hatsa''kideen arnasez eta sua-suertearenganik ukan opariz beteta, opariak egiten dizkigu Auxtinek, aire-banbada eta egur xixtapur batzu eskainiz. Zartaketa batekin jauzikatzen zaio artistari eta, bere haserrea entzutean, ezin du burutik kendu, bere lehen sormena 'big bang' famatu hura izan zela. Urruntzen zaio, eta, bere jabaltzeko, espazioan noizbait sortutako elurrezko lur xuri bat zeruko ur urdin zerbait ematen dio jatera eta edatera. Sumindura gorriz, guziak, bere erraietan, txegozten ditu, bai eta ere, azkenean, goitikatzen, mila itxuretan, aitzinetik asma ez zitzakeen suertezko magma indefinitu bat jaurtikiz.

Hori ikustean, aldi oroz, uste du Auxtinek suak suerteari su ematen diola, eta, duen aitzineko errealitatea desagertzen zaiola, beste mundu berri-berri baten erdian, bere burua aurkitzeko.

Sua sentitzeak burutazioak dakarzkio muinetara, eta, uste du, gure hatsa, suari berari konpara zezakela, zeren, beroturik gure baitan dugun su enigmatikoarekin, hitzekin nahasturik, gure errealitatea etengabe erretzen duelako, bai eta ere, inkontzienteki, suertearen laguntzarekin, mundu berri bat, oraino gure aitzinean eta gure baitan sortzen.

Hori da funtsean agorrila osoan zehar Larraldean erakusgai egonen den SU-HATSA erakusketaren muina, munduko sua eta poeton hatsa, airea alegia. Horrek oroitarazten baitigu munduko haizeak ekartzen digula benetan behar duguna, eta ez desio duguna. Duela 23 urte Auxtinek desio zuena egikaritu zuen liburu gisa, eta HATSAREN POESIAren lehen alearekin batera, partehartzaile bakoitzari gorosti bat oparitu zion... ez dakigu 23 urteren buruan 35 gorosti haien suerteaz, baina bat bederen Auxtinek berak du eder bere Senpereko etxean, eta duela guti jakin dugu Eñaut Etxamendik ere HATSAren gorosti eder bat duela oraino bere etxe aitzinean.

Duela bi urte Senpereko Larraldean, hatsaren poesia egunean apirilez gorosti bat eta mizpira bat landatu genuen, baina horiek ihartu eta galdu dira maleruski. Hala ere, horiek landatu genituen tokian sahats bat atera da suertez ez dakit nondik etorria, lurrak edo haizeak ekarria nonbait, eta horrek erakusten digu naturak bere bidea egiten duela gugan ere, behar duguna eskaintzen digu eta ez nahi edo desio duguna. Hatsaren poesiaren ikur bilakatu da gure SAHATSA, haizeak edo lurrak ekarritakoari ongietorri egiten diogu, hark gurekin egon nahi duelako eta ez mizpirak edo gorostiak. HATSAk bere barnean baitu SUA eta lurreko SAGUA, isilean gure alde lanean ari den laguna.

Auxtin Zamoraren erakusketaren aurkezpenaren ondoren, Leire Zabala Telleriak egindako GURE HATSA kantua pantailan proiektatu eta abestu genuen. Eta horren ondotik, lagun musikariek eskaini kantaldi ederraz gozatu ere bai: Amaiurko artzain eta kantari den Pantxoa Etxebere “Pottoka”k pare bat kanturekin hasi zuen kantaldia, eta ondoren bere lagun bizkaitar Teresa Urkiola otxandiotarrak beste bi kantu goxo abestu zizkigun. Horrekin aski ez eta Amaiurko lagun kantariaren abeslari katalanek, Arturo eta Lali Rodriguezek, beste bi kantu abestu zituzten, eta ondoren, Josu Zabala musikari bizkaitar ezagunak Pottokarekin Nafarroaren eguneko abestiaz animatu zuen jendea, gitarraz eta eskusoinu txikiaz.

Bukatzeko kantaldi ederra Pottokak “San Jose lorea” abestia kantatu zuen, eta ondoren, HATSAkide den Ainara Maiak aurtengo liburuko ere olerkia errezitatu zuen, musikari katalanek lagundurik: “Amatxiren sua”.

GURE HATSA kantua abestuz bukatu genuen erakusketa-hasieraren ekitaldia, era ondoren elkarrekin egoteko eta hitz egiteko aukera izan genuen, jan-edan batzuez lagundurik, arratseko bederatziak arte!



Hatsaren Poesia 2021






Hatsaren Poesia Egunaren kronika

Gure ahotsean idatzita
den pentsamendua,
zeru denetatik datorren
haize epel hori,
arimaz betea,
gure hatsa da...
(Leire Zabala-Telleria)

Ekainaren 13an, Hatsaren poesiaren egunean, kasik urte luze baten buruan, gure lagun olerkarien berriz aurkitzeak hatsegin haundi-haundi bat eman digu. Pantaila hertsien birtualitatearen bestaldean jakin dugu zinezko pertsonak, oso-osorik haragiz-hezurrez-bihozkadaz beterik, oraino existitzen direla!!!! Milesker zueri:

Franck Achard, Unai Agirre, Eneko Apaolaza, Marisa Arruabarrena-Elizalde, Matxalen Bezos, Nicole Etxart, Maialen Etxegoin, Luzien Etxezaharreta, Idoia Genua, Mabel Gomez-Quisberth, Itziar Gomez-Sarasola, Andoni Iturrioz, Marie Christine Iturrioz, Josu Jimenez-Maia, Peio Jorajuria, Antton Kazabon, Estibalitz Legarreta, Ainara Maia-Urroz, Arantza Martinez-Etxarri, Mixel Mendiboure, Sabin Oregi- Zarautz, Geva Sanchez, Marikita Tambourin, Eric Traonmilin, KarmeleUrbieta- Canales, Leire Zabala-Telleria eta Josu bere laguna, Josemari Zendoia, Angéle Zamora, Auxtin Zamora, Beronika Zamora.

Pandemia bai, edo pandemia ez, Covidak ez du olerkariei, noski, sobera minik egin, alderantziz, iduri du libertate naturalaren bideak hobeki agertarazi dizkigutela, ohartuz, 113 idazleen izenak aurkitzen direla, aurten publikatu dugun 23garren liburuan, eta horietan 16 olerkari berri.

Etortzea ezinezkoa zutenei pentsatu dugu, jakinez arras ongi, gurekin izatea gustokoa izanen zitzaiotela, eta, ezpirituz, beraiekin, gure urteko eguna, amets batean bezala, iragan dugu.

Goizetik, kemenarekin, eguzkiak erakutsi zigun, berak ere, bestan parte hartu nahi zuela, behartu gintuen Larraldeko eltzaur ondoen azpian liburuaren aurkezpena egitea. Ainara Maia Urrozek, lan hori, artoski eta maisuki ereman zuen, eta, Mabel Garcia Quisberth Kolonbiako etorkin euskaldun berriak, berak, idatzitako sar-hitz hunkigarri bat irakurtu zigun. Gero, suerteari galdetu zen datorren urtean nork idatziko zuen olerki bilduma berriaren sarrera. Erantzuna jarraian eman zigun: Joseba Aurkenerena izanen zela. Animo, beraz Joseba!

Gero, Antton Kazabon, Marisa Arruabarrena Elizalde eta Sabin Oregi-Zarautzek eskaini liburu batzu zozketatuak izan ziren, bai eta "Hatsaren Poesia" ren sail osoa, 23 liburuekin, ere. Hau, Unai Agirrek irabazi zuen.

Arratsaldean Larraldeko lorioan norberak ekarri janari-edariekin, aperitifa eta bazkaria itzelak izan ziren, bereziki pastel mota ugariren banaketa batekin.

Eta, gero, 16:00etan egin zen olerki irakurketa bat begiak bustitzerainoko hunkidura giro batean, eta hori, zuei esker: Eneko Apaolaza, Marisa Arruabarrena Elizalde, Matxalen Bezos, Nicole Etxart, Maialen Etxegoin, Luzien Etxezaharreta, Idoia Genua, Josu Jimenez Maia, Antton Kazabon zure kantu xuabearekin, Ainara Maia Urroz, Arantza Martinez Etxarri, Sabin Oregi-Zarautz, Eric Traonmilin, Leire Zabala- Telleria, Auxtin Zamora, Josemari Zendoia.

Azkenean, irakurraldia bururatu zen guzien entzumena eta bihotza sakoneraino hunkitu diguten Leire Zabala-Telleriaren 3 abestiekin. (Testuetan, bat, Eric Traonmilin Bretainiako euskaldun berriak idatzia). Zuzenean ikusi ginuen Leire, hain maite duen Josuri bere amodioa amultsuki kantatzen, bai eta ere 'Gure hatsa'ri himno poetiko bat eskaintzen ere. Publikoak hainbertze maitatu zuen abesti sortu berri hori, nun eta nahi izan zuen, jarraian eta bertan, hau, Leirerekin ikasi. Erran zen ere datorren urtean, Hatsaren Poesia egunean abesti hori denen artean kantatuko ginuela

Egun osoan,ere, Larraldeko gaineko gela haundian "Su hatsa" erakusketa ikusi ahal izan zen. Honek, arrakasta nabarmen bat ukan zuen eta pentsatzen da beste Euskal herriko toki batean oraino honen ikusteko parada bat ukanen dela.

                                                         Denentzat,

Auxtin Zamora




Bideoa :  Leire Zabala-Telleria-rekin .(Hitzak : 23 garren HATSAren POESIA

Olerki bilduma  2021,  183 orrialdean)

Liburuaren aurkezpena hemen:    https://www.youtube.com/watch?v=nC-UrCo_tzY 

Argazkiak
  
Hona hemen , Marisa Arruabarrena-Elizalde, Ainara Maia -Urroz, Beronika Zamoraren argazki batzu. Eskerrak sakonetik hirueri !



Mabel Garcia Quisberth Liburuaren bere sar hitza  irakurtzen


liburu zozketa



Txantxeta baten irriak !

Beste txantxeta baten irriak ! 


Ainara eta Beronika argazki arazoekin 


Andoni  eta Marie Christine Iturrioz ,Larraldeko jabeak .


Mabel eta Idoia

Josu eta Leire


Unai eta Matxalen


Arantza

                                                           
 Josu
Antton eta Karmele

Eneko
               
                                                              
                                                                     Josemari  eta Ainara                                                                                                                                                                                                         
                                                                          
                  Sabin, Josemari eta Josu               
       



                                               Lucien eta Nicole

Marisa eta Arantza
                                      Sabin, Josemari, Josu, Leire,Franck, Estibalitz,Eric

Josu, Karmele, Antton, Eric, Maialen.
        Franck, Estibalitz, Leire,Josu, Sabin, Josemari



Marisa, Ainara, Itziar

Auxtin

**********************************************************************************************************************************************************



Iragarkiaren  egilea:Cristina Fernandez



Liburuan Parte hartu dutenak:










Etorriko da, bai, eguna, noiz, olerkarien julufriek, beren  usainarekin, poesiaren hatsa beteko duten ...(AZ) 

Deus ez da pentsatu bezala ateratzen beharbada, eta duela urte batzuk Senpereko Larraldean landatu genituen mizpira eta gorostiaren tokian, ahuntz-hostoa eta sahatsa jalgi da iratzearekin batera, eta hori da olerkarion baratze basa Larraldean... horra miraria!
Hortaz, maiatzaren 16an Senpereko Larraldean dugu HATSAkideon topaleku eta hitzordu, baina egun hori zalantzazkoa dugu, ez guregatik, baizik eta egun bizi dugun egoera pandemiko globalagatik, eta ipar nahiz hego, ekialde eta mendebalde ezin elkartu ibiliko )garelako, beste data bat hautatu dugu, ustez seguruago eta neurri oro kontuan hartuz: 
 
EKAINAREN 13A IGANDEA. 
 
Beraz, data berri hori atxik ezazue burulagun edo agendetan, eta hona igor itzazue zuen iradokizunak egun horretarako; izan ere, plazer ginuke urtero bezala poeton bilgune goxo izan eta egitarau polit bat osatu. Momentuz HATSAkide dugun Leire Zabala gazte olerkari eta kantariak erran dauku kantatu nahiko lukeela, eta beharbada Amaiurko gure lagun Pottokak ere bai. Eta oraino zuk ere zerbait aurkeztu, irakurri, antzeztu, erakutsi... nahiko bazenu, esan eta egituratuko dugu egun horretarako. 
 
Eta bestalde, ekainaren 5ean larunbatean Ziburuko liburu-azoka izanen da, eta hor izanen da HATSAREN POESIA ere, baina aurtengo liburua ez oraindik ez baita aurkeztua izanen publikoki, baizik eta aurreko urteetakoak izanen dira bertan, eta aurreko urteetan jaso ez duzuenok han izanen duzue zuen liburua zain (Maialen Aristegi, Hodei Ijurko, Eneko Apaolaza, Ainhoa Usandizaga, Libe Goitia, Jokin Unanue).
 
Beraz, loraila edo maiatz honen ondoren, ekaina zoragarria izanen ahal dugu! 
Laster arte, ez adiorik
Besarkada bero bana



Olerkari maiteok: 

Aurtengo HATSAREN POESIA liburu berria jada inprimaturik, erran nahi nizueke usaian bezala apirilean elkartu nahi ginuela Senperen, elkarri bizitzaren hatsa emaiteko, baina duela urte batetik hona pairatzen dugun egoera pandemikoa dela eta, zail egiten zaigu egun horretan denok (edo nahi dugunok) Senperen elkartzea. 
Zalantzarik gabe ez dugu urte ona izan, eta gutarteko zenbaitek ere utzi gaituzte (Miquel Saumell, Jokin Irigoien...), baina aitzina segitzen dugu gure utopia zoriontsu hau eraiki nahian, errealitate bilakatzeko: azkenean heldu zauku aurtengo 2021eko HATSAREN POESIA liburua eta espero dugu laster berriro ere elkartzea, zuen aurtengo alea jasotzeko eta zenbaitzuen iazkoa ere jaso dezazuen. 
Beraz, abisatuko dautzuegu ahalbait arinen noiz den apirilaren 11ren ordezko data hori, eta gorde maiatzaren 16a igandea agendetan, egoerak ahalbidetzen badigu, Larraldean (Senpere) elkartzeko aukera baitugu.
Bitartean atxik bizkor bizitzari eta poesiari, eta bukatzeko gutarteko bi kideren bi hitzordu poetiko: 
1. heldu den apirilaren 28an Donostian emanaldi poetiko-musikal bat egonen da, Andoni Salamerok eta Mixel Ducauk emana: ARTZE...JOXAN, OROITUZ. 
2. Joseba Gotzonen burdinezko eskulturak erakusgai Santoñan eta Gorlizen

Besterik gabe, ez adiorik eta LASTER ARTE
Besarkada bero bana
Hatsa elkartearentzat: Ainara Maia Urroz


BURDIÑA ETA ABOTSA

BURDIÑEZKO ESKULTURAK

 

 

SANTOÑA

Kultur Etxea. Ekainak 1-14

 

GORLIZ

Kultur Etxea. Ekainak 29 – Uztailak 11




__________________________________________

 

Egutegia zabalik

__________________________________________

 

 

http://josebagotzon.com/eu/jg-fe-art/

T 607956196

                                       
********************************


Jokin Irigoien-en azken jauzia

Jokinek, inprostean utzi gaitu, eta, preziatzen dugun pertsona baten desagertzearen ondotik bezala, ohartzen gira, ze altxor guretzat zaukan Jokinek bere sakonean .

Lehen aldiz ezagutu nuelarik, Berriozarren , 2008 urteko "Hatsaren Poesia" ren liburuaren aurkezpenean, erran zidan ez zela menturatzen olerkien idaztera eta publikatzera, baina ohartu nintzen zoin  azkarki  poesigintza maite zuen, eta, sorpresa haundi bat izan zen 2009 urtean bere bi olerki gure gutun ontzian ukaitea. Hauek bistan da poz haundi batekin Hatsaren olerki bilduman ezarri ginituela . Geroztik, urtero ez gintuen ahantzten , baina,gaixotasunak iaz, bere azken olerkiaren igortzera behartu zuen . Damugarri zauku bere testorik ez gehiago irakurtzea, zeren urtetik urtera, ulertzen baiginuen bere poetiko sentsibilitatea gero eta gehiago  sakontzen ari zitzaiola. Jokinek beharbada sentitua zuen bere ezin besteko  orena hurbiltzen ari zitzaiola, zeren bidali digun azken olerkia hau izan zen:

Izarretako ametsa


Zohardi tipila zen

oinazturaren argiak

goiti eraman zuelarik.

Ezustean abiatu zen

tximista bezain laster,

Lurra gero eta ttipiagoa utzirik.

Bidaia azkarrean

izarretara bideratu zen

mundu anitz bazterturik.

Izarrik distirantenera heltzean

itzultzea deliberatu zuen

bidaia luzeagatik arduraturik.

Berehala jin zen eta,

ohatzean etzanik egonagatik,

goiti eta beheiti jauzika,

erori bailitzan itzarri zen.

Bidaia eta ametsa

oharkabean bukatu zituen,

bihotz-taupada azkarrak

ohe saltokariarenekin pausatuz.


Agur , Jokin, ikusi arte ! zure azken bihotz-taupada izarretara bideratu duzu,

baina segur gira zure ametsak gureenekin jauzika betiko jarraituko dutela.

                                                                                 Auxtin




Jokin Irigoien Berriozarko laguna hil zaigu gaur

Gaixotasun luze baten ondorioz hil dela erratea hitz gastatuak erabiltzea bada ere, zilegi bekit baliatzea AEK-ko beterano eta burkideari uhinen bidezko azken  agur labur hau hasteko.

Herrigintzako eragile nekaezin bat joan zaigu, eguneroko lanaren bitartez herrian hazi ederrak landatuta, euskaratik eta euskaraz.

Goibel dago Iruñerria, goibel Ezkaba mendia, goibel Euskalerria irratia. Lurrak goxo har beza bere baitan. Agur eta ohore.


Josu Jimenez Maia
2021ko martxoaren 17a


***********************


   Hatsaren Poesia 2021


Olerkari maitea:

Datorren urteko 23. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatu genuen beste behin ere, urtexahar horren azkenetan, eta orain urteberriaren hasieran berriro ere oroitaraztera gatozkizue, ikusirik oraino betiko batzuek ez duzuela deus ere bidali, eta animatu nahi zaituztegu. .


Posta elektroniko honekin batera zenbait kontu. Alde batetik, oroitu nahi dugu bereziki aurten joan zaigun HATSAKIDE bat, Miquel Saumell olerkari eta musikari katalana alegia, min bizi batek eraman duena gure artetik baina haren oroiminez edo oroitzeko gogoz norbaitek ere bere omenez olerkiren bat egin nahi badu, hor badu idazteko aukera "hatseginez".

Eta bestetik, esan datorren urteko SAR-HITZA hatsakide dugun Mabel Garcia olerkariari egokitu zitzaiola zorionez, Irunen bizi den Cochabambako euskaldun berria, eta liburuaren azalerako AURTENGOAN Iñaki Bastarrikaren irudi bat ezarri dugu, datorren urterako Xabier Soubelet, eta hurrengoan Elene Tamayo, ez baitugu inor kanpoan utzi nahi. 

Beraz, oraindik deus ere bidali ez duzuenoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu:
1. Olerki bat bederen igorri, edo bizpahiru gehienez ere bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro. Horrez gain, berria bazara Euskal poeten bilgune honetan, labur-labur idatzi biografiaren azpian zer den zuretzat poesia.
2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke.

Azken epea bidaltzeko 2021eko Urtarrilaren 26a izanen duzue, eta helbide elektroniko honetarako igor, otoi: hatsarenpoesia@gmail.com

Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak apirilaren lehen igandez, ohitura den bezala, 2021eko apirilaren 4an, 'Hatsaren Poesia' egunean publikatuak izanen dira, eta egun hori behin-behinekoz gordeko dugu liburuaren aurkezpena egiteko.

Zure inguruan diren olerkari idazleei mezu hau ZABALDU, otoi! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!

Hatsa elkartea
Oxtikenia
64310 Senpere,
Lapurdi, Euskal Herria

 


Gure urteroko blogeak              

 
                    http://olerkarien-eguna1.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna2.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna3.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna4.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna5.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna6.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna7.blogspot.fr/
                    https://olerkarieneguna8.blogspot.com/
                    https://olerkarieneguna9.blogspot.com/
                    https://olerkarieneguna10.blogspot.com/
                    https://olerkarieneguna11.blogspot.com/