Erakusketa kolektiboa 2020

 Lagunok:

Azken urteotan bezala, aurten ere Erakusketa kolektibo berezi baten berri eman nahi dizuet: Pasaiako eta Hendaiako Udalek "12 zm ERAKUSKETA 2020" izenburupean antolatzen dutenarena.

Aurtengoa 25. edizioa izango da. Edizio berezia. Udalak parte-hartzaileoi jakinarazten digunez, «aurten Pasaiaez da inauguraziorik izango. Hori bai, aurrerago elkartzeko aukerarik bagenu, merezi duen bukaera eman nahi genioke urtemuga honi. Zuek, hala ere, zaudete lasai, gauzak honela gertatzekotan, jakinaren gainean jarriko zaituztegu-etaErakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan egongo da jarrita. Baita Hendaian eta Argedaskoetan ere, asmoak asmo.» 

Urtero esan ohi dizuedan bezala, erakusketa bitxia dela gogorarazten dizuet, biziki gomendatzen dizuedana: aurkeztutako miniaturazko lanen kolore zein askotariko forma edergarriek gozatzeko aukera paregabea eskainiko dizuete, nik uste, bertara hurbiltzerik duzuenoi.

Aurreko urteotan egin ohi dudan bezala, aurten ere haurtzarotik hainbeste mirestu ditudan eta hainbeste goza arazi nauten margolari batzuen gorazarretan burututako lantxoak izango dira ikusgai, margolari horiek uztarrian lotuz

1.- «MONDRIAN / MODIGLIANI GOGOAN [Margolari italiarraren oritzapenetan, batez ere, haren heriotzaren lehenengo mendeurrenean: margolari holandarrarekin uztarrian lotuta.]
2.- «MONDRIAN / JON ZABALO "TXIKI" GOGOAN» [Txikiren J. A. Agirreren karikatura oinarri].
Teknika: akriliko/tinta «DM» taula gainean (2,5 zm sakon.)12 x 12 zm.

(Erantsita, informazio gisa: Pasaiako Udaletik jasotako gonbidapena eta parte-hartzaileen zerrenda.)

Milesker zuen arretagatik.

Imanol Irigoien

(2020ko abendua)