3 Kultural eskaintza

 Olerkari maiteok, 

 
hiru hitzordu kultural interesgarriren berri eman nahi dizuet: 

1. Alde batetik Mikel Dalbreten gutuna eta gonbita: 
Egun on eta urte berri on guzieri,
Lagun maiteok, garai hontan geure gizartea nolabait lotan dago, zori txarrez batzuentzat behin betiko lo batean bihurtuz. Halere keinu baikor batzuek erakutsiz, haren zati txikiak mugitzen dira oraindik, besteak beste kultura, behintzat beharrik, horren alde bat bizirik zaigu. Hala,  horretarako lozorro hortik ateratzeko, proposatzen dizu(e)t gonbita bat.......

Mikel D.
**************************************************
2. Bestetik Fito Rodriguezen gonbita: 
Txillardegiren IX. urteurrenean Gabriel Arestiren eta Joxe Azurmendiren belaunaldi literarioari omenaldia.
BIOI izeneko testu irakurketa musikatu bat antolatu dugu Donostia Kulturarekin batera. Urtarrilaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan.
Testu irakurleak: Fito Rodriguez, Oihana Maritorena eta Olatz Beobide. Musikariak: Telmo Trenor eta Unai Pelaio (Pelax).
Azurmendiren Manifestu Atzeratua (1968) zentsuratuaren egiturari segitzen dion Hitz modestu hatz eratua olerkiak irekitzen du Bioi idazkia. Ondotik datoz Aingeru Guardakoa Euskal Herrian, Gorriak eta bi, Gurutzebidea eta Arantzazutik Eara-rainoko poemak. Burutugabe dagoen continuum bat non, Aresti Bilbotik Azurmendirengana Arantzazura bisitan joan zitzaionean eta bien artean lotura estetikoak sortu zireneko giroa berrekuratzeko ahaleginak egingo ditugun. Bi autoreek, gaietan nola idaztankeran ekarritako «hausturak»  euskal subjektibitate berri baten ardatzak ekarri zituzten euskal literaturara. Oinarri poetiko haiek berreskuratzen saiatuko gara ekitaldi honetan.
Dokumentazioa:
https://www.berria.eus/paperekoa/1880/030/001/2020-12-11/azurmendi-eta-aresti-zabalik-den-zikloan.htm
Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da, eta lortzeko, aldez aurretik izena eman behar da hemen donostiakoliburutegiak@donostia.eus
*************************************
3. eta azkenik, Mattin komikilariaren azken lanaren aurkezpena: 

http://cultura.fnac.es/descargas/agendas_fnac/enero-2021/Donostia.pdf ostegunean Mattinen liburuaren aurkezpena 19,00tan

IZAN ONGI ETA ZAINDU